Baztan. Auzoa ta etxeak. J.M Apezetzea
Piriniar esparruan eman diren ezaugarri komunetatik aitortuena, etxea eta auzoaren inguruan eratutako bizimodua.
Etxea eta Auzoa dira oinarrizko erakundeak. Piriniar Kulturaren osaera historikoan, Etxea eta Auzoa kontzeptuek hartzen duten funtsezko papera hedatu nahi dugu.
Etxea:
Etxea, ekonomia eta gizarte antolaketaren erdigunea da. Baita gaur ere.
Auzoa:
Auzoaren baitan eratzen ziren etxeen arteko harremanak. Auzotasunak eskatzen zituen betekizunak, lankidetzaren bidez gauzatzen ziren. Egun, gizartearen nortasun horren tinkotasuna litzateke etorkizunaren bermerik sendoena.